Belaunaldiarteko esperientziek gazte zein adinekoen bakardadea arintzen laguntzen dute

Gizarte aurreratuenen arazo handienetako bat biztanleriaren zahartzea da. Jaiotza-tasa txikiek, biztanle-kopurua murrizteaz gain, biztanleen piramidea alderantzikatzea eragin dute. Nazio Batuen Erakundeak ‘Revision of World Population Prospects’ txostenean argitaratutako 2019ko datuen arabera, 2050ean munduko sei pertsonatik batek 65 urte baino gehiago izango ditu. Datu horiek okerrera egin dute herrialde aberatsenetan; horietan lau pertsonatik batek 65 urte baino gehiago ditu.  Une honetan, munduan diren 65 urtetik gorako pertsonen kopurua 5 urte baino gutxiago duten haurren kopurua baino handiagoa da.

Bakardadea eta isolamendua

Zahartze prozesu horrekin batera, familia egiturak ere aldatzen ari dira. Migrazioak bezalako fenomenoen ondorioz familia tipologiak ugaritu dira.

Testuinguru horretan, gero eta gehiago dira adineko pertsonek zein gazteek gizarte ‘berri’ honetan beren tokia aurkitzeko izaten dituzten arazoak aztertu dituzten azterlanak. Aipatu arazo horren adierazlerik nagusietako batzuk nahi gabeko bakardadea eta isolamendua lirateke. Horiek, zuzeneko eragina dute osasun mentalean.

Horiek murrizteko bide egoki bat belaunaldiarteko esperientziak izan daitezke. Aipatu esperientzia horiek onura indibidualak zein sozialak ematen dituzte babesgabetasun handiena izan dezaketen taldeak harremanetan jartzen dituztelako.

Belaunaldiarteko esperientziak

Testuinguru horretan, gero eta gehiago dira garatzen diren belaunaldiarteko esperientziak. Gurean, adibidez, UPV/EHUk eta Hartu Emanak elkarteak, urtero, belaunaldiarteko gaiei lotutako jardunaldiak antolatzen dituzte. Matia Fundazioak ere horrelako esperientziak garatzen ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.