Google Maps-ek gutxien kutsatzen duen ibilbidea gomendatuko du

Googlek iragarri duenez Google Maps aplikazioak ibilbide azkarrena lehenesteari utziko dio eta, horren ordez, ibilbiderik ekologikoena edo gutxien kutsatzen duena gomendatuko du. Modelo berria kalkulatzeko erregai-kontsumoa, zirkulazio-pilaketa eta errepidearen aldapa bezalako faktoreak aintzat hartuko dira.

Aldaketa horrekin Googlek gidariek egiten duten kontsumoa murriztu nahi du. Ibilbide ekologiko berriak jada eskuragarri dira Estatu Batuetan eta datorren urterako Europan izango dira, baina zehazteke dago lehen edo bigarren erdian izango den.

Mugikortasun ekologikoa

Ibilbide ekologiko horiek miloika pertsonen mugikortasun ohiturak alda daitezke. Orain arte, urdinez aurkezten den gomendatutako ibilbidea azkarrena izan ohi da eta ezarpenetatik bestelako ibilbideak aukera zitezkeen hainbat parametroen baitan, adibidez, bidesariak ez ordaintzea.

Adibidez, ibilbide batean 13 minutu behar dira helmugara iristeko eta bestean 14 minutu, baina azken horretan abiadura konstantea da, semaforo gutxiago daude eta bidea lauagoa da. Kasu horretan, Google Mapsek denbora gehien behar duen ibilbidea gomendatuko du, kontsumoan eragin txikiagoa baitu autoa egoera egonkorragoan eta bat-bateko azeleratzerik gabe edukitzea ahalbidetzen duelako.

Ibilbide ekologikoaz gain, Google Mapsek ibilbide azkarrena ere azalduko du eta baita bakoitzerako behar den denbora.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.