Euskarabideak haur eta gazteentzako hainbat ekitaldi antolatu ditu Euskararen Eguna dela eta

Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren ildora, Euskarabideak Nafarroa osoan euskararen ahozko kultura zabaltzea helburu duen Gora Gora Fest 2021 kultur zikloa antolatu du. Zikloaren barruan, bereziki haur eta gazteei zuzendutako doako ikuskizunak bildu dira, hala nola, antzezlanak, antzezlan musikalak, inprobisazioek, itzalen tailerrak, berdintasuna sustatzen duten liburutegi ibiltariak… Guztira aurrez aurreko 52 jarduera izango dira eta, horiez gain, beste hiru online saio ere izango dira.

Nafarroa osoan

Gora Gora Fest zikloa Nafarroa osoan egikarituko da. Guztira 51 udalerri izango dira zikloaren barruan gauzatuko diren ikuskizunetakoren bat hartuko dutenak. Zikloaren aurkezpen-ekitaldian azaldu denez, lehentasuna herri txikiek izango dute, orokorrean kultur eskaintza murritzagoa izan dezaketelako. Aldi berean, euskararen presentzia murritzagoa den udalerrietara ere iritsi nahi izan da, eskola bidez euskara dakiten belaunaldi berriei haien herrian euskarazko ekimen artistiko eta interesgarriak eskaintzeko.

Zikloa udalerri hauetan izango da: Adiós, Agoitz, Alesbes, Allo, Aniz, Antsoain, Auritz, Aurizberri, Barasoain, Bera, Burgi, Castejón, Corella, Doneztebe, Erriberri, Erronkari, Etxauri, Esparza, Ezkaroze, Ezkurra, Faltzes, Fontellas, Gares, Goizueta, Irurita, Irurtzun Izaba, Jaurrieta, Larraga, Larraintzar, Lesaka, Lezaun, Lizoain, Lodosa, Luzaide, Mañeru, Mugiro, Oibar, Orbaitzeta, San Adrián, Sartaguda, Sunbilla,Tutera, Uharte, Uharte Arakil, Viana, Villatuerta, Zangoza, Zarrakaztelu, Zizur Nagusia eta Zudairi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.