Gasteizek bat egingo du munduko hainbat gazterekin pandemiari nola aurre egiten dion erakusteko

Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak antolatuta, datorren azaroaren 28an Gasteiz Konexioan sentsibilizazio-jardunaldiaren VI. edizioa ospatuko da Gasteizko Europa Kongresu Jauregian

Aurtengo edizioaren izenburua ‘Go!azen elkarrekin! Munduko gazteak batera pandemiari aurre egiten’ izango da eta, izenburuak berak dioen bezala, gazteak izango ditu ardatz. Izan ere, gazteriak gogor jasan ditu pandemiaren ondorioak hezkuntza, aisia, sozializazioa eta antzeko arloetan; baina, rol garrantzitsua ere izan du, eta antolatu diren ekintza solidarioetan parte-hartze aktiboa ere izan du. Jardunaldian omenaldia egingo zaie gazteei, pandemia garaia nola bizi izan duten ezagutuz eta etorkizunera begira zein kezka dituzten plazaratuz. Gasteizko gazteekin batera, musikaren, dantzaren, bideoen eta umorearen bidez, Togo, Gabon, Kolonbia eta Indiako gazteen testigantzak ere entzun ahal izango dira.

Jardunaldiak bi protagonista berezi izango ditu: ETBko Go!azen telesaileko June eta Igor. Lorea Intxausti eta Xanti Korkostegi aktoreek hainbat sorpresa prestatu dituzte jardueran parte hartuko duten lagunekin batera.

Jardunaldirako sarrera librea eta doakoa da, edukiera bete arte. Dena dela, aldez aurretik lekua ziurtatzea gomendatzen da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.