Egilea: Oier Zabalegi
Argazkia: shutterstock.com
Hitz kopurua: 467
Irakurketa denbora: 2 Minutu
Hainbat mendez, zakilaren tamainak txantxak, segurtasun faltak eta alderaketak eragin izan ditu. Baina txutxu-mutxuaz haratago, eboluzioaren presioen, pertzepzio sozialaren eta konpetentziaren psikologiaren mendeko ezaugarri anatomikoa ere bada. PLOS Biology aldizkarian berriki argitaratu den ikerketa batek gizonezkoen genitala zergatik eboluzionatu den gaur egun duen neurriraino.
Izan ere, biologia ebolutiboaren ikuspegitik, giza zakila gauza ‘arraroa’ da. Gorputzaren tamainari dagokionez, beste primate gehienena baino nabarmen handiagoa da. Desproportzio horrek zientzialariak nahastu ditu hainbat hamarkadatan, antza denez, eta ugalkortasunari begira, tamaina handiago batek ez baitu abantaila esanguratsurik ekartzen, muga jakin batetik haratago. Zakilaren funtzio nagusia esperma transferitzea besterik ez bada, nahikoa litzateke tamaina ‘apalago’ batekin. Hortaz, zergatik da gizakion zakila behar baino handiagoa?
Ikerlana
Australiako Upama Aich Unibertsitatea buru izan duen ikerketan 800 pertsona inguruk parte hartu dute, 200 emakume barne. Parte-hartzaile guztiei altueran, gorputz-forman eta zakilaren tamainan sistematikoki aldatzen ziren ordenagailuz sortutako irudi maskulinoak ebaluatzea eskatu zitzaien.
PUBLIZITATEA
Emakumeek irudi horien erakargarritasun sexuala baloratu zuten. Ikerketa honetan bildutako iritziek antzeko beste ikerketa batzuetan lortutako ondorioak berretsi zituzten: emakumeentzat erakargarriagoak izan ohi dira altuera handiagoa, V formako gorputz-enborra eta zakil handiagoa duten gizonak. Baina muga batzuekin. Izan ere, puntu batetik aurrera, ezaugarri horiek handitzeak gero eta efektu txikiagoa eragiten du eta, puntu batetik aurrera, kontrako efektua lortzen da.
Mehatxua gizonentzako
Gizonen kasuan, aldiz, erakargarritasun sexualaren ordez, mehatxu-maila baloratzea eskatu zitzaien. Hots, arerio sexual gisa edo borroka batean aurkari gisa zein irudi jotzen zuten arriskutsuagotzat galdetu zitzaien. Emaitza argia izan zen: zakila handiagoa zuten horiek arriskutsuagotzat jo ziren bi kasuetan.
Jatorrizko azterlana
Experimental evidence that penis size, height, and body shape influence assessment of male sexual attractiveness and fighting ability in humans. Upama Aich. https://doi.org/10.1371/journal.pbio.3003595
Puntu honetan, ikerketaren ñabardura garrantzitsuena azaldu zen. Izan ere, altuera eta gorputz-enborraren forma aldagai garrantzitsuak izan arren, gizon gehienek muturreko ezaugarrien garrantzia puzteko joera azaldu zuten. Hau da, ezaugarri horiek emakumeentzako benetako erakargarritasunean zenbat eragiten duten gehiegi estimatzen zuten. Emakumeen artean gehienek oreka bilatzen zutela zirudien bitartean, gizonek edozein gehiketa abantaila erabakigarria izango balitz bezala erreakzionatzen zuten. Ikerketak iradokitzen duenez, gaitasun maskulinoaren psikologiak arerioak ebaluatzeaz gain, horiek handietsi ere egiten ditu.
Zakilaren benetako garrantzia
Egileen ustez, ikerketa hau da zakilaren tamainak benetan garrantzia hartzen duela gizonek beste gizonen borrokarako gaitasuna eta erakargarritasun sexuala ebaluatzen dituztenean frogatzen duen lehen froga esperimentala. Hala ere, ezaugarri horren garrantzia altuerarena edo sorbalden zabalerarena baino txikiagoa da.
PUBLIZITATEA
Horrek ondorio sotil baina garrantzitsu bat utziko luke: zakilak beste gizon batzuk ‘kikildu ditzakeen arren, lehiakideak uxatzea baino, bere zeregin ebolutibo nagusia balizko bikotekideak erakartzea izango litzateke. Gaur egun guztiz jantzita goazenez, ezaugarri hori ez da agerikoa, baina historian zehar ikus zitekeen ezaugarria izan da, bai balizko bikotekideentzat, bai lehiakide izan zitezkeen horientzat.
Beraz, badirudi zakilaren tamainak bere funtzio nagusiak eskatzen duena baino tamaina handiago batera eboluzionatu duela bikotekideak erakartzeko apaingarri sexual bihurtzeko.
Azterlan honen emaitzen irakurketa sakonagoak oso gauza gizatiarra erakusten du: gure anatomiak funtzio praktikoei ez ezik, besteen begiradei, konparazio isilei eta antzinako beldurrei ere erantzuten die.
PUBLIZITATEA









