Emakundek etorkizuneko gizonei buruzko hausnarketa burutu du EHUko Uda Ikastaroetan

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak gizarteak neska eta mutil gazteei bidaltzen dizkien mezuak aztertu ditu UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan antolatu duen ikastaro batean. Izenburuak azaltzen duen moduan, ikastaroa bereziki mutilek jasotzen dituzten mezuetan (hezkuntzatik, familiatik, hedabideetatik…) eta horiek gazteengan eta euren nortasun eta garapenean duten eraginean oinarritu da. Horretarako, ikastaroan hainbat esparrutako adituak izan dira. Adibidez, Granadako Unibertsitateko Carmen Meneses-ek azpimarratu zuenez, “gero eta aurrerapauso gehiago ematen dira berdinatsunaren bidean, baina, oraindik ere, gizartean maskulinitatearen mezua nagusitzen da. Horrela, gizonak maskulinoak izan behar dira, hots, ezaugarri zehatz batzuk izan behar dituzte gizon izaten jarritzeko”. Menesesek azaldu duenez, gizon izateko ‘behar’ hori lau esparrutan ikusten da argi eta garbi: aisialdia eta kontsumoak (alkoholarena bereziki), sexua (ordaindutako harremanak), musika eta kirola.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.