Gazteek beharrezkoak izango dituzten gaitasun digitalak bereganatzen dituzte

Erresuma Batuan berriki egin duten ikerlan baten arabera, etorkizunera begira, Internet erabiltzeak mesede handia egiten die gaztetxoenei. Izan ere, haur gehienek Internet erabiltzeagatik lo orduak galtzen dituzten arren, aldi berean, etorkizunean ezinbestekoak izango dituzten gaitasun digitalak bereganatzen dituzte. Horregatik, ikerlana burutu duten adituek haurrei Internet erabiltzea debekatzea kaltegarri izan daitekeela azpimarratu dute.

Esan bezala, ikerketa Erresuma Batuan burutu da. Bertako agintariek kezka handia dute gai horren inguruan. Izan ere bertako nerabeek Internet kontsumo-tasa altuenetakoa dute beste herrialde aberatsetako nerabeekin alderatuta, baina, aldi berean, ongizate-maila baxuenetakoa dute. Arazo horri buelta eman nahian ikerketa hau burutu da, baina, printzipioz, emaitza harrigarria suertatu da. Ikerlarien ustez, gazteei mesede egiten die sarean trabak eta gatazkak aurkitzea. Horiei esker, etorkizunean aurkituko dituzten arazoak gainditzeko tresnak garatzeko gai izango dira.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.