Nerabeek ere pornoa bilatzen dute Interneten

BitDefender konpainiak egindako Ikerketa baten arabera, nerabeek pornoa bilatzen dute Interneten eta bataz beste, bilaketa hauek egiten hasteko adina hamaika urtetan kokatzen da. Internetek dituen zenbait arriskuen artean, adin gutxikoek eduki ez-egokietara heltzeko erraztasuna aurkitzen da. Izan ere, hauxe da gurasoen kezka handienetako bat eta horrela, ikerketa beraren baitan, gurasoen % 95ak bere seme-alabak eduki pornografikoak Interneten bilatzen ‘harrapatu’ du. Aipatu ikerketa Espainia, AEB, Erresuma Batua, Frantzia eta Alemaniako 1.570 nerabe eta gurasoekin burutu da.

Esan bezala, ia guraso guztiek noizbait bere seme-alabak harrapatu dituzte Interneten bidez eduki pornografikoetara heldu nahian. Ikerketaren arabera, inkestatutako gurasoen % 97ak guraso-kontrola delakoa erabiltzen du, baina nerabeen % 12ak hauek desaktibatzea lortzen du.

BitDefendereko bozeramailea den Jocelyn Oterok aditzera eman duenez, “guraso gehienek guraso kontrolaren eta seme-alabak behatzearen beharra barneratuta dute, baina oro har, gazteek eduki pronografikoetara iristeko bide desberdinak aurkitzeko gai izaten dira”.

Nerabeak ez dira eduki pornografikoetara jotzen duten bakarrak. Horela, inkestatutako gurasoen % 62ak horrelako edukietara noizbait jo duela onartu du.