Mila gaztek baino gehiagok parte hartu dute ‘Egin eta ekin’ programan

Ekintzailetza kultura sustatzen duen programaren sari-banaketa ekitaldia pasa den maiatzaren 20an ospatu zen BECen

37 ikastetxetako 1.325 ikaslek parte hartu dute Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen ‘Egin eta ekin’ programaren aurtengo edizioan. 2008. urtean bere lehen edizioa ospatu zuen programa horren xedea da ekintzailetza sustatzea ikasleen artean. Programaren bidez, kulturaren aldaketa progresiboa eragin nahi da, sormena, arazoak konpontzea edo erabakiak hartzea bezalako balioak sartuz.

Programa DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzentzen zaie. Ikasturtean zehar ikasleek beren gaitasunak hobetzeko aukera ematen dizkieten tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera dute. Tailer horietan enpresa arloko oinarrizko kontzeptuak ezagutzeko, ekintzaileak ezagutzeko eta enpresak bisitatzeko aukera dute.

Horrez gain,  ikasleek enpresa-praktika bat garatu behar izaten dute. DBHko lehenengo zikloan Asmakizunen Tailerra lantzen da eta bigarren zikloan eta batxilergoan, berriz, negozio-plan bat garatu behar dute.

Ikasleek garatzen dituzten egitasmo, asmakizun eta negozio-plan onenek saria lortu dute. Pasa den maiatzaren 20an, BECen ospatu zen ekitaldian, ikasleek bere sariak jaso ahal izan zituzten.

Irabazleak

Asmakizunen modalitatea, DBH 1. eta 2. mailan.

  • Irabazlea: Elorrio Institutua.
  • Accesit: Seber Altube Ikastola.
  • Finalistak: Lauaxeta Ikastola eta Ander Deuna Ikastola.

Negozio-planen modalitatea, DBH 3. eta 4. mailan.

  • Irabazlea: Muskiz Institutua.
  • Accesit: Uribarri Institutua.
  • Finalistak: Azkorri Ikastetxea eta Markina BHI

Negozio-planen modalitatea, Batxilergoa.

  • Irabazlea: Gabriel Aresti BHI.
  • Accesit: Botikazar BHI.
  • Finalistak: El Carmen BHI eta Ander Deuna Ikastola.

Berdintasuna aipamen berezia

  • Irabazlea: Markina BHI.
  • Finalistak: Ermua BHI eta Azkorri Ikastetxea.