Zabalik Zorrotzako udal ortuak eskatzeko epea

Datorren uztailaren 27ra arte eskatu ahal izango dira Zorrotzan diren udal ortu ekologikoak

Bilboko Udalak Zorrotzako Marino Archer kalean 20 ortu ekologiko ditu. Ortu bakoitzak 13,5 metro koadro inguruko azalera du eta, guztira, horrelako 20 ortu daude.

Ekipamendu komuna dute ortuek: armairu indibidualak eta komuna dituen etxola bat, erremintak gordetzeko espazio itxi bat, harraska bat, ureztatzeko ura eta euria biltzeko ur-tanga bat, eta edateko uraren iturri bat.

Ortu bakoitzean, gehienez, lau pertsonak lan egin ahal izango dute. Lurzatiaren erabilera doakoa da, baina onuradunek mantentze-lanak egiten lagundu beharko dute eta, aldi berean, ortua etengabe lantzeko, ura arduraz kontsumitzeko, Udalak ezarritako irizpide ekologikoak jarraituz landatzeko eta beren jardueraren ondorioz sortutako hondakinak arduraz kudeatzeko konpromisoa hartuko dute. Ortu bi hilabete baino gehiago landu gabe uzten badute, udalaren baimena galduko dute.

Ortua lortzen dten horiek bi urtez erabili ahal izango dute, beste bat luzatzeko aukerarekin, eta lurretik lortzen dituzten produktuak ezin izango zaizkie hirugarrenei saldu.

Eskaera egin ahal izateko eskatzaileek Zorrotzan erroldaturik egon behar dute halabeharrez.