Pamplona Negrak gazteentzako kontakizun laburreko literatura-saria antolatu du

Bi kategoria izango dira: euskara eta gaztelania. Kategoria bakoitzeko irabazlean 200 euro jasoko ditu. Lanak aurkezteko epea abenduaren 1ean amaituko da.

Pamplona Negra Literatura eta Zinema jaialdiak idazle gazteentzako kontakizun laburreko literatura-saria antolatu du. Sariketa berriaren xedea da 14 eta 18 urte bitarteko gazteen artean literatura-sorkuntza sustatzea eta laguntzea. Aurkezten diren kontakizunek eleberri beltz, kriminal eta/edo polizialetik hurbil egon behar dute.

Lehiaketan Nafarroan bizi diren 14 eta 18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete. Lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezke. Hizkuntzaren araberako bi kategoria izango dira eta kategoria bakoitzaren irabazleak 200 euro jasoko ditu. Finalera iristen diren horiek, berriz, jaialdiaren produktu sorta jasoko dute.

Epaimahaia literatura eta hezkuntza esparruko adituek osatuko dute.

Kontakizunek, gutxienez, 1.000 hitz izango dituzte eta, gehienez, 2.000. Lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izango dira. Beste lehiaketaren batean saritutako edo ebazpenaren zain dagoen beste lehiaketara aurkeztutako lanek ezin dute parte hartu. Gazte bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Lanak aurkezteko epea datorren abenduaren 1ean amaituko da.

Kontakizunak pseudonimo batekin sinatuko dira eta word formatuan bidaliko dira pamplonanegra@baluarte.com posta elektronikora. Artxiboan kontaketaren izenburua eta egilearen izena islatu behar dira.