Fanzineen gerra

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea dela eta argitaratutako fanzineak lehian arituko dira urriaren 28tik azaroaren 4ra bitartean.

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen edizio berriarekin batera, aurten ere, Fanzineen Gerra izango da euskarri horien bidez generoarekiko grina bizia aditzera eman eta aldarrikatzeko. Ekimena zinema jaialdiak antolatzen du Medialab Tabakalera eta FNACekin elkarlanean.

Tinta eta paperezko gerra honetan Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen aurtengo edizioa dela eta argitaratutako hainbat fanzine lehian arituko dira publikoaren babesa lortzeko urriaren 28a eta azaroaren 4a bitartean.

Fanzineen Gerran izena emateko epea datorren urriaren 16ra arte zabalik izango da. Gehienez sei taldek parte hartu ahal izango dute. Hautaketa egiteko bi irizpide erabiliko dira: aldez aurretik beste gerra batean parte hartu ez izana eta izena emateko ordena. Argibide gehiagorako zine jaialdiaren webgunean ikus daitezke gerraren oinarriak. Proposamenak guerrafanzines@gmail.com posta elektronikora bidali behar dira.