Sestaoko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren XXXV. edizioa

Azaroaren 19tik 27ra bitartean ospatuko den aurtengo edizioa bederatzi lanek osatuko dute

Sestaoko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiak XXXV. edizioa izango du aurten. Aurtengo lehiaketa osasun murrizketarik gabe egingo da eta Bihar Antzerki Taldeak betetzen duen mende erdia ospatuko du sestaoar ikusleen aurrean obra berri bat estreinatuz.

Jaialdia azaroaren 19tik 27ra bitartean izango da Musika Eskolako Areto Nagusian. Egitaraua bederatzi lanekin osatu da. MAX Antzerki Sarietarako eta Haurrak Babesteko Kontseiluak ematen dituen Haurrekiko ardura duen ikuskizuna sarietarako hautagaiak izan dira.

Musika Eskolako Areto Nagusitik, Madril, Katalunia, Galizia eta Euskadiko konpainiak igaroko dira. Nazioarteko lanak ere izango dira ikusgai Portugaletik, Frantziatik eta Txiletik ekarritako lanei esker.

Saioak ikusteko sarrerak bost euroren truke eros daitezke. Sarrerak leihatilan soilik erosi ahal izango dira.