Elikagai transgenikoak vs ekologikoak

Transgenikoak genetikoki aldatu diren produktuak dira eta erabat natural ez diren elikagaiak izanagatik talde ekologista ugarik praktika horren aurka agertzen dira.

Elikaduraz hitz egiten dugunean, herrialde garatuetako kontsumitzaileak gero eta zorrotzagoak dira. Gehienok produktu sorta zabala eskatzen dugu prezio merke samarretan. Gaur egun, supermerkatuei esker, mundu osoko edozein elikagai aurki dezakegu urteko edozein garaitan. Aldi berean, publizitate munduan elikadura gero eta lotuago dago osasunarekin eta asko zabaldu dira botika-elikagaiak deritzenak, hots, gaixotasunekin (eta estetika munduarekin) lotutako kontuak hobetzera bereziki zuzendutako produktuak.

Hala eta guztiz ere, elikadura ohiturak ez dira gehiegi hobetu azken urteotan; izan ere, gero eta haur gehiagok jasaten dute gizentasun kezkagarria. Estatu Batuetan segurtasun nazionaleko arazotzat hartu dute gizentasunaren arazoa. Militar erretiratuen elkarte batek eginiko ikerketa baten arabera, Ipar Amerikako gazte-helduen hiru laurden ezin da armadan sartu pisu arazoengatik. Elkarte horrek Too Fat To Fight kanpaina jarri du abian eta, arrazoiak eztabaidagarriak izan daitezkeen arren, eskoletarako janari osasungarriagoa eskatzea dute helburu.

Kontsumitzaileen eremuan, hainbat aldagai daude erosteko orduan: kalitatea, prezio merkea eta gero eta gehiago iraunkortasuna ere bai, tokiko produktu ekologikoen kontsumoarekin lotuta. Aukera horren merkatua minoritarioa da oraindik, baina gizartea gero eta kontzientziatuago dago ingurumenarekin. Ondorioz, hainbat dilema planteatzen dira: zer kontsumitu behar genuke, urruneko arraina ala tokiko okela?

Transgenikoak, genetikoki aldatu diren produktuak dira eta erabat natural ez diren elikagaiak izateagatik talde ekologista ugarik praktika honen aurka agertzen dira.

Ipar Amerikako Institute For The Future erakundearen esanetan, teknologia berriek kontsumo ohiturak aldatu dituzte eta gardentasun handiagoz jaso daitekeela erosten diren produktuei buruzko informazioa. Irabazi asmorik gabeko ikerketa erakunde horrek elikaduraren etorkizunari buruzko azterketa bat egin du non argi azaltzen den elikaduraren sektorea gero eta baldintzatuago egongo dela osasunaren inguruko kontuengatik eta iraunkortasunagatik. Horren ildoan, produktuek eta teknologia berriek ingurumenean duten eraginari buruz informazio gardenagoa emango dute eta herritarrek haiek sortutako iritziak irakurri eta kontsumitzaile informatuago bihurtuko omen dira.

Transgenikoak

Nolanahi ere, teknologia berriek elikaduran dituzten inplikazioak askoz ere zabalagoak dira bioteknologiaren esparruan; askoren iritziz, bioteknologia irtenbide iturri izan daiteke egungo kontsumo ohiturak aldatzeko eta munduko biztanle kopuruaren hazkunde gorakorra geldiarazteko.

Transgenikoak, genetikoki aldatu diren produktuak dira eta erabat natural ez diren elikagaiak izateagatik talde ekologista ugarik praktika honen aurka agertzen dira. Produktu naturalen haziak aldatzen dira eta hauek landatzean eta haztean, pentsu gisa erabiltzen dira. Era berean, produktu hauek intsektuei aurre egiteko indartsuagoak dira.

Gauzak horrela, alde batetik, genetika bioteknologiaren industriek elikagaien eskakizun handiari eta klima aldaketari erantzuna emateko, transgenikoak baliogarriak direla adierazten dute.

Bestalde, elkarte eta erakunde ekologistek elikagaiak genetikoki aldatzeak ekosistemak kutsa dezaketela diote eta produktuak ez direla goseari aurre egiteko aldatzen baizik eta makro-enpresek laborantza intentsiboa ustiatzeko salatzen dute. Era berean laborantza honek nekazari txikien ekonomia arriskuan ezartzen du makro enpresek honen inguruko patenten sistema bat eratzen doazelako.

Osasuna

Halaber, transgenikoek osasunerako kaltegarriak izan daitezken substantziak dituztela esaten dute. Adibidez, osasunerako ona ez den transgenikoa Amflora patata da. Orain arte,Europar Batasunean soilik arto transgenikoa landa zitekeen eta orain ere patatarekin egin daiteke.

Amflora patatak, almidoia eta hainbat industri produktuak eratzeko erabiltzen da. Hala eta guztiz ere, patata hau ez da gizakiak elikatzeko merkaturatzeko bai ordea pentsua ekoizteko.

Greenpeacek, bioteknologiaren testuinguru honetan, aldaketa genetikoak erabiltzen ez dituen beste paradigma aurkeztu du. Hain zuzen ere Markagailuen Bidez Lagundutako Aukeraketa (SAM) sistema eratu dute.