Hilekoaren inguruko tailerrak

Gauekoak programaren barruan bost saio antolatu dira hilekoa denean gorputzean zein prozesu ematen diren ulertzeko

Gasteizko 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzako aisialdi alternatiborako Gauekoak programak gorputzaren bidez odol-jarioko zikloetan gertatzen diren prozesuak ulertzeko aukera emango duten bost saio antolatu ditu. Saio horietan, yoga teknika ezberdinen bidez, parte-hartzaileek bere fase bakoitzean gertatzen dena gorputzetik ulertu ahal izango dute. Hainbat postura ikusi eta praktikatuko dira, atseden hartzeko edo bestelakoak, hilekoa denean egin ahal izango direnak.

Saio guztiak Landatxo gizarte etxean izango dira, arratsaldeko 7etan. Datak honako hauek izango dira: apirilak 21; maiatzak 5 eta 19; eta, ekainak 2 eta 9. Izen-ematean 010 telefonora deituz egin daitezke (945 16 11 00 telefonoan Gasteizen bizi ez diren horientzat).