Bizkaiko Entzutegiak Interneten egiten diren deskargak zigortu ditu

Bizkaiko Entzutegiak urtebeteko gartzela zigorra ezarri die fenixp2p.com eta mp3-es.com webguneak kudeatzen zituzten Óscar Delgado eta Jordi Navarrori. Frogatu ahal izan den moduan, webgune hauetan pelikulak eta musika jaisteko estekak azaltzen ziren hauen gaineko eskubideen jabeei inolako dirurik ordaindu gabe. Bizkaiko Entzutegiaren epai honek bertan behera uzten du aurretik Barakaldoko Epaitegiak hartutako erabakia, non aipatu webguneetako kudeatzaileak absolbituak izan ziren.
Antza denez, kondenatuek publizitateari esker lortzen zituzten etekinak. Webguneak 2005 eta 2007 bitartean aktibo izan ziren eta bertan jartzen zen publizitateari esker 40.000 euro inguru lort omen zuten. Antza denez, Delgado eta Navarrok zineetan gaztelerazko audioa grabatu egiten zuten ondoren artxibo originaletan txertatzeko. Barakaldoko Epaitegiaren arabera, horrek ez zuen deliturik suposatzen, webgune horietan soilik estekak baitzeuden, eta ez inolako artxiborik.
Bizkaiko Entzutegiak ez du bat egin planteamendu honekin, nahiz eta bestelako epaitegietan antzeko kasuetan epai bera eman. Horrela, Entzutegiaren ustez, kondenatuek ez zuten soilik artxibo horien berri ematen; webgune horiei esker eduki ilegalak eskuratzeko sarbide zuzena ematen zen, eta horregatik zigortuak izan dira.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.