Gure gizartean, lehenengoa izatea ohoretzat hartzen da, kasu gehienetan bai, behintzat. Lasterketetan sari bat ematen zaio lehenengoa iristen denari eta, hainbat ikasketetan, promozioko lehenengoa ere saritzen da. Tarte handia dago lehenengoa eta bigarrena izatearen artean, bestela galdetu Robert Falcon Scott-i Hego Poloan gertatutakoaren inguruan.

Historian milaka adibide daude lehenengoa izatearen inguru, izan ere, gauza bakoitzerako beti lehen aldi bat izaten baita. Jarraian zenbait adibide azaltzen dira:
• Lehenengo web orrialdea: Komunikazio eta informazioaren aroan bizi garen honetan, edonor web orrialde bat martxan jartzeko gai da. Dena den, norbait izan zen webgune bat abian jarri zuen lehena. Definizioz, web orrialde bat World Wide Web (www) protokolora egokitutako eta Internet nabigatzaile batean ikus daitekeen edozein orrialde da. Hau horrela izanik, lehen web orrialdea Berners-Lee-k abian jarri zuen 1991. urtean. Bere URL-a honakoa zen: http://nxoc01.cern.ch/hypertext/WWW/TheProject.html, baina gaur egun jadanik ez dago funtzionamenduan.
• Lehenengo kotxea: Lehen kotxearen sortzailea Nicolás Cugnet ingeniari militar frantziarra dugu. Cugnetek lurrinari esker mugitzen zen kotxea diseinatu zuen 1769an. Dena den, ia 140 urte itxaron beharko da kotxeak seriean ekoizten ikusteko. Horrela, 1908an, Ford Motor Company-k T-Model delako autoa ekoizten hasi zen. Modelo honi esker, kotxea mundu guztiak eros zezakeen hondasuna bilakatu zen, eta ez soilik aberatsenen gauza.
• Koloretako lehen argazkia: Argazkilaritzaren agerpenarekin iraultza bat eman zen arteen munduan. Dena den, hasierako argazki horiek txuribeltzekoak ziren. Koloretako argazkiak lortzeko lehenengo saiakerak XIX. mendekoak dira, baina arrakasta eskasa lortu zuten, prozesuak oso garestiak zirelako eta kolorea ez zelako finkaturik geratzen. 1861an, Tartan Ribbon fisikariak koloretako lehen argazkia ateratzea lortu zuen. Horretarako, hiru filtro desberdin erabiliz ateratako hiru argazki gainjarri zituen. Dena den, koloretako lehen argazkia ateratzearen ohorea J.C Maxwell fisikari eskoziarrak du. Maxwellek kalitate handiko koloretako argazkia ateratzea lortu zuen 1870an.
• Lehenengo semaforoa: Gaur egun, ezinezkoa litzateke gure hirietan zehar ibiltzea semafororik gabe. Hala ere, XX. mendearen hasieran, kotxe kopurua jada nahikoa handia zenean, ez ziren semafororik existitzen. Ondorioz, kotxe eta, oraindik ere, erabiltzen ziren gurdien arteko istripuak ugariak izaten ziren. Ezagutzen den lehenengo semaforoa Londresen ezarri zen, Westminstereko parlamentuaren aurrean hain zuzen ere, eta 1868an jarri zen martxan J.P Knight-en eskutik. Zoritxarrez, ez zuen luze iraun, istripu bat zela medio, eztanda egin eta polizia bat hil zelako. Lehen semaforo modernoa, berriz, EE.BBetan jarri zen 1914ean Garret Augustus Morganek asmatuta. Lehen modelo horrek soilik argi gorri eta berdeak zituen, baina 1920. urtean jada laranja kolorea ere ezarri zen. Lehen semaforo elektrikoak 1953an jarri ziren martxan eta zortzi urte beranduago, Berlinen, oinezkoen ibilera erregulatzeko semaforoak ezarri ziren.
• Lehenengo tunela: Lehenengo tunelaren eraikuntzaren berri izateko nahiko atzera jo behar dugu. Horrela, I.mendean, Vespasiano enperadoreak mendi bat gainditzeko tunel baten eraikuntza agindu zuen. Hau, Vía Flaminia delakoan aurkitzen da, Erroma eta Rimini bitartean eta 73 metrotako luzera du.
• Lehenengo loteria: Gure artean arrakasta handia izan arren, loteria Genovan pentsatutako ideia da. Errepublika honetan, pribilegiozko zenbait eserleku aukeratzeko bost senadoreen izenak zozketatzen ziren. Bertako senatua 90 kidez osatuta zegoen eta jendeak senadoreen izenak ezagutzen ez zituenez apostu antzekoak sortu ziren. Horrela, 1629an lehen loteria sortu zen, eta urte gutxiren barru Europako beste estatuetara pasa zen. Espainian, adibidez, 1763an ezarri zen lehenengo aldiz.
• Lehenengo pistola: Pistola baten inguruan azaltzen den lehen idatzia 1313koa da, Belgikako Gante hirikoa hain zuzen ere. Idatzi horren arabera, pistolak Alemanian asmatu omen ziren. Jada 1350an lehen suzko armen aztarna fisikoak azaltzen dira. Lehen pistola horiek kainoi itxura zuten. Pistola hitza, berriz, italiar jatorria omen du, Florentziatik gertu dagoen Pistola toskaniar herritik hain zuzen ere.
• Lehenengo SMSa: Munduko lehen SMSa 1992ko abenduaren 3an bidali zen Erresuma Batuan Vodafone konpainiaren GSM sarearen bidez. Kasu honetan, mezua ez zuen pertsona batek bidali, ordenagailu batek baizik, eta testua hala zion: “Happy Christmas”. Hasiera batean, SMS mezuen bilakaera nahikoa motela izan zen eta, adibidez, 1995an, bezero bakoitzak, bataz beste, 0,4 mezu bidaltzen zituen hilero. Gaur egun, berriz, mezularitza sistema honek mila miloika euro mugitzen ditu, beste zenbait arrazoien artean, mezu bakoitzeko etekin tartea %90ekoa delako.

SHARE

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.