Pasa den abuztuaren 20 eta 21 bitartean, UPV/EHUko uda ikastaroen barruan, “Las lenguas del País Vasco: el castellano en contacto con el euskara” izenburuko ikastaroa burutu zen Donostiako Miramar Jauregian. Ikastaroaren xedea, besteak beste, euskara eta gaztelaniaren arteko harremanaren inguruan izan diren ikerlanen berri ematea izan zen eta, era berean, gaztelaniak gure lurraldean dituen ezaugarrietan sakontzea.

Gaztela-Mantxako Unibertsitateko Sara Gómezek hemen hitzegiten den gaztelaniaren errepaso historikoa burutu zuen ikastaroko lehen saioan. Bere esanetan, euskaldunon hizkera imitatzeko bi eredu aurki daitezke: bizkaitarrerena literaturaren Urrezko Mendean eta XIX. mendeko bertakoena. Zentzu honetan, bizkaitarrarena modu komikoan azaldu zen lehenengoz Tinelaria izeneko komedian 1517an eta ondoren idazle garrantzitsuek erabili izan zuten: Cervantes, Quevedo, Lope de Vega…

Isabel Echevarríak, berriz, EAE osatzen duen lurraldeen artean diren lexiko berezitasunak azaldu zituen. Zentzu honetan, azpimarratzeko da Arabaren kasua, non arabar izaera nabaria duten 200 hitz baino gehiago aurki daitezkeen.

Azkenik, Bruno Camusek Donostian jazotakoa azaldu zuen. XIX. mendearen erdialdera arte Donostia hiri euskalduna zen baina garai horretan, gaztelania bertakoen hizkuntza nagusia bilakatzen hasi zen. Garai horretan Donostian izandako aldaketa desberdinek gizarteko klase altuenetan euskararen transmisio familiarra eten egin zutela azaldu zuen Camusek.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.