YouTuberen inguruko zenbait bitxikeria

YouTube da, zalantzarik gabe, munduan gehien bisitatzen den webguneeetako bat. Izan ere, YouTube da munduan gehien bisitatzen den hirugarren webgunea, Google bilatzailea eta Facebooken atzetik. Webgune horren garrantziaz ohartuta, Googlek berak webgune hori erosi zuen 1,65 mila milioi dolarren truke.

YouTuben sartzen diren bisitari gehienak estatubatuarrak dira, % 20 hain zuzen ere. Une honetan YouTuben ikus daitekeen bideorik zaharrenak Me at the zoo izenburua du eta 2005eko apirilaren 23koa da. Azpimarratzekoa den beste bideo bat Justin Bieber-en ‘Baby ft. Ludacris’ izenekoa da, bideo horrek atsegin eta desatsegin kopuru gehien duen bideoa baita, 778 milioi eta 2,8 milioi hurrenez hurren.

Arrakasta handiko webgunea izan arren ez da mundu guztiaren gustuko. Horrela, Youtube debekatuta dago Txina, Iran, Siria eta Turkmenistan bezalako herrialdeetan.

Minutu bakoitzeko 72 ordu bideo igotzen dira Youtubera eta hilero lau mila milioi ordu bideo ikusten dira medio horren bidez.

Bidezidorrak

YouTuben hainbat eduki interesgarri aurki badaitezke ere, hainbat kasutan denbora galtze hutsa ere izan daiteke. Jarraian, YouTuben erabil daitezkeen zenbait teklatu bidezidor aipatzen dira webgune horretan duzun esperientzia eraginkorragoa izan dadin:

  • F hizkia sakatuz, pantaila osoa modua jar daiteke martxan.
  • 0 zenbakia sakatuz bideoaren hasierara bueltatuko gara automatikoki.
  • Zenbaki teklatuan 1etik 9ra sakatuz bideoaren %10etik %90ra pasa gaitezke.
  • Bolumena gora eta behera geziekin kontrola daiteke.
  • Aurrera eta atzera modu azkarrean egiteko ezker-eskuin geziak erabil daitezke.
  • Espazio barra edota Intro teklaren bidez bideoa pausatu eta berriz abiaraz daiteke.
  • Tabulatzailearekin bideoaren play botoiatik bolumen kontrolera pasa daiteke eta hemendik bestelako funtzioetara: estatistikak, atsegit dut botoia, elkarbanatu, etab…
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.