Telebista ikusteko modu berria


Twitter erabiltzaileen heren batek telebistan ikusten dutenaren inguruan ‘tuiteatzen’ du

Gizarte sareek gero eta eragin handiagoa dute gure bizimoduan. Horrela, Nielsenek pantailen elkarbizitzaren inguruan egindako ikerketa baten arabera, gero eta biztanle gehiago dira bi pantailen aurrean eguneko hainbat ordu ematen dituztenak.

Honen adibiderik garbiena telebista eta Twitterekin gertatzen ari den fenomenoa dugu. Smartphonen garapenarekin eta tableten agerpenarekin batera, gero eta gehiago dira telebista ikusteko gailu hau esku artean hartzen dituztenak. Hau jakinda, gero eta telebista kate gehiagok emititzen ari diren saiaorekin zerikusia duen hashtag-a sortzen dute ikusleek saioaren inguruan iruzkinak egin ditzaten.

Aipatu ikerketaren arabera, Estatu Batuetan Twitter erabiltzaileen heren batek gutxienez behin bidali du telebistan ikusten ari zen edukien inguruko ‘tuit’ bat. Horrela, tablet erabiltzaileen %41a eta smartphone erabiltzaileen %38ak gailu hauek erabiltzen ditu telebista ikusten duen bitartean. Hainbat kasutan, gailu hauen erabilera ikusten ari den edukiaren inguruko informazio gehiago lortzeko izaten da.

Pantaila bat baino gehiagoren erabilerak erronka bat planteatu die telebiste kateei: publizitatearen kostua. Izan ere, jendeak hainbesteko telebistari hainbesteko arreta ez eskaintzean zaila egiten da orain arte publizitatearengatik eskatzen ziren tarifak mantentzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.