Enplegua da euskal gazteriaren kezkarik nagusiena

Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren mende den Prospekzio Soziologikoen Kabineteak argitara berri duen azken Euskal Soziometroaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko gazteriaren kezkarik nagusiena enplegua litzateke. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 18 eta 29 urte bitarteko gazteen %70ak enplegu-sorkuntza sustatzea eskatuko lioke Urkulluren gobernu berriari.

Enpleguaren atzetik, euskal gazteriaren kezkarik handienak osasun prestazio eta zerbitzuak mantenua (%49), hezkuntza sistemaren kalitatea mantenua (%45), gizarte laguntza eta zerbitzuak mantenua (%27) eta etxebitzitza eskuratzeko aukerak erraztea izango lirateke.

Euskal gazteriaren kezkarik nagusiena enpleguarena izatea normaltzat jo daiteke egun bizi dugun egoera ikusita. Izan ere, gazteriaren hiru laurdenek uste dute Euskal Autonomia Erkidegoko egoera ekonomikoa txarra edo oso txarra dela. Aurreko Soziometroekin alderatuta, gazteek egoera ekonomikoaren inguruan duten ikuspegia guztiz aldatu da. Horrela, duela bost urteko Soziometroarekin alderatuta, euskal gazteriaren ehuneko berak EAEko egoera ekonomikoa, une horretan, ona edo oso ona zela adierazten zuen.

2007an burututako Soziometroan ez bezala, azken honetan, lan merkatuaren inguruko kezkak dira gazteriaren artean nagusitzen direnak. Orduan, etxebizitzarena zen gazteen kezkarik nagusiena (%68) eta aurten, berriz, kezka hau laugarren postura jaitsi da (%17)kezka nagusien sailkapenean.

Orain nagusi den lan merkatuaren inguruko kezka (%71) askoz ere baxuagoa zen duela bost urteko inkestan (%49). Honen arrazoietako bat datu beldurgarri honetan izan dezake oinarria: euskal gazteriaren %48ak onartzen du bere zein etxeko kideren batek lana galdu duela azken urteotan. %43ak, berriz, soldata murrizketak izan dituztela aitortzen du.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.