Euskarazko ereduen aldeko informazio kanpaina

Orain dela bost urtetik hona D bitamina, Aberastu bere heziketa! egitasmoa abian jarri izan da Bizkaiko hainbat udalerritan eta aurten ere Bizkaiko 18 udalerri eta 2 mankomunitatek elkarlanean burutu dute ekimena.

Kanpainaren helburu nagusia zera da: umeak eskolan lehen aldiz matrikulatzen dituzten gurasoei D ereduari buruzko informazioa ematea eta eredu hori aukeratzeko arrazoiak azpimarratzea.

Sasoi desberdinetan banatuko dute aipatutako informazio-kanpaina, udalerri bakoitzak euren urteko plangintzaren barruan, baina betiere 2-3 urteko umeen eskolatze-aldia hasi baino lehenago, gurasoek bidalitako informazioaren inguruan hausnarketa egiteko astia izan dezaten gurasoek.

Aurten ere, iazkoaren ildotik, kanpainari buruzko iritzia jasotzeko inkesta bidaliko zaie hartzaileei. Inkesta horren bidez kanpainari buruzko iritzia emateaz gain, gurasoek euren kezka eta zalantzak ere helarazi ahal izango dizkiete euskara zerbitzuetako arduradunei eta inkesta betetzen duten guztien artean euskarazko produktuen sorta zozketatuko da.

Parte-hartzaileak:
Bizkaiko 18 udalerri eta 2 mankomunitate. Guztira, honako 33 udalerri hauek: Abanto Zierbena, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Berango, Bilbao, Enkarterriko Mankomunitatea, Erandio, Etxebarri, Gatika, Gordexola, Leioa, Maruri-Jatabe, Mungia, Ortuella, Sestao, Txorierriko Mankomunitatea, Urduña, Zaldibar eta Zierbena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.