Zein tamaina izan behar du meteorito batek gurekin akabatzeko?

Pasa den ekainaren 8an, 325 metroko zabalera duen asteroide bat pasa zen gure planetatik gertu (bere orbitaren punturik gertukoena Ilargira den distantziaren hirukoitza izan zen). Asteroide honen izena 2014 HQ124 da baina bere tamaina eta abiadura dela eta (14 kilometro segunduko) ‘The beast’ ezizena jarri diote.

Kanpo espaziotik irits daitezkeen halako gorputzak dira gizadiak duen mehatxurik handienetako bat. Adituen ustetan, ‘The beast’ bezalako asteroide batek gure planetaren kontra talka egingo balu, bonba atomikoen adina energia askatuko litzateke. Garbi dago, zenbat eta tamaina handiagoa izan, orduan eta arrisku handiagoa. Baina zein tamainakoa izan beharko luke asteroide batek gizadia osoa suntsitzeko?

1997an, Coloradoko Unibertsitateko ikerlari talde batek tamaina desberdineko meteoritoen talkek zein nolako eragina izan zezaketen aztertu zuen. Ikerlari hauen arabera, 800 metroko arroka baten talkak 100.000 tona metriko TNT adina energia askatuko luke. Horrek, lurrikarak eta bestelako kalte larriak sortuko omen lituzke, baina ez egun ezagutu izan ditugun hondamendi naturalak baino garrantsitsuagoak. Tamaina bikoitza duen arroka baten talkak (1,6km), aldiz, eguzki izpiak blokeatzeko adina hauts sor lezake eta, horrek, noski, gure planetaren tenperaturan eragin zuzena izango luke.

Adituen ustetan, dinosaurioen desagertzea eragin zuen meteoritoak 11 kilometroko zabalera zuen. Horrelako arroka batek mila milioi pertsona baino gehiago suntsituko lituzke bat-batean. Bizirik gertazen direnak, elikagai faltari egin beharko liokete aurre.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.