Abian da ‘Gazteak hegoaren bila’ lehiaketaren edizio berri bat

Abian da jada Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Medicusmundi erakundeek elkarlanean antolatzen duten ‘Gazteak hegoaren bila’ sentsibilizazio joko-lehiaketaren V. edizioa. Lehiaketa Euskadin bizi diren 19 eta 30 urte bitarteko gazteei bideratuta dago eta, aurten, helburu bikoitza du: gazteen ezagutza eta interesa areagotzea Hegoaldeko herrialdeetako errealitatearen inguruan, lehena eta; parte-hartzaileen taldekako lankidetza, gogoeta eta sortze-lana sustatzea, bigarrena. Lehiaketa “Osasun publiko eta unibertsalaren alde. Inequidades en el acceso a la salud” proiektuaren barruan garatzen da. Aipatu proiektuaren barruan, lehiaketa honetaz gain, adibidez, euskal osasun sistemaren pribatizazio-prozesuak aztertzeko ikerketa bat sortzea ere aurreikusten da.
Lehen hiru probak apirilaren 1ean, apirilaren 15ean eta apirilaren 29an argitaratuko dira, hurrenez hurren. Azken proba, laugarrena, maiatzaren 21ean egingo da, Gasteizen. Egun berean, sarien banaketarako ekitaldia egingo da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.