Estatuko unibertsitate ikasleak pirateriaren alde

Europako unibertsitate ia ikasle gehienek begi onez ikusten dute interneten bidez, eta ordaindu gabe, musika edota pelikulak deskargatzea. Britain Handian eta Alemanian izan ezik, Europako beste unibertsitate ikasle guztiek begi onez ikusten dute abestiak eta pelikulak doan lortzeko modu hau. Europako buruan estatuko ikasleak daude (%77k onartzen du jarduera hau) eta jarraian, suediarrak (%63), italiarrak (%61) eta frantziarrak (%59).

BBVA Fundazioak egindako ikerketaren arabera, software-a deskargatzea (ordaindu gabe noski), estatuko ikasleen artean Europako beste ikasleen artean baino hedatuagoa dago. Deskargen kontua nahikoa onartuta dago Europa osoan zehar, ikusi den bezala Britain Handian eta Alemanian soilik ez da begi onez jarduera hau ikusten. Hala ere, pirateatutako CD edota DVDak erostea ez da hain begi onez ikusten. Horrela, soilik Espainian eta Italian onartzen da jarduera hau, %58 eta %50 hurrenez hurren, eta ikus daitekeen bezala, deskargek duten oneritzitik nahiko urrun.

Kopiatu ala ez
Oro har Europako ikasleen gehiengoa Internet artxiboak lortzeko bidetzat onartzen badute ere, gehiengoak ez du begi onez ikusten interneten lortutako testuak propiotzat erabiltzea unibertsitateko lanak egiteko. Interneten bidez lortutako materiala erabiliz gero, iturria aipatu behar dela uste du unibertsitate ikasleen gehiengoak, batez ere Britain Handian eta Suedian.
Ikerketak, interneten erabilera aztertzeaz gain, bestelako zenbait gai ere jorratu ditu, hala nola, homosexualen arteko ezkontzak, haurren adopzioak edota eutanasia. Ildo horretan, estatuko ikasleak dira, suediarren atzetik, aipatu hiru gai hauen aurrean adostasun gehien azaltzen dutenak. Homosexualen ezkontzei dagokionez, espainarrek zerotik hamarrera doan eskala batean zortzi puntu ematen dituzte, 7,3 haurren adopzioei eta 7,4 eutanasiari. Abortoaren kasuan, balorazioa 6,8raino jaisten da.
Pirateriaren kasuan, gazteek ez dute garbi ikusten zeozer okerra egiten ari direla. Izan ere, estatuko unibertsitate ikasleen ia %80ak garbi ditu zeintzuk diren ongia eta gaizkia banatzen dituzten balore etikoak, baina erdia baino gehiagoren ustetan, Hajek malguak izan daitezke egoeraren baitan.