Euskadiko emakume gazteak gero eta beranduago dira ama

“Euskadiko gazteen egoeraren diagnostikoa 2017” txostenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren emakumeak, batez beste, 31,8 urterekin dira ama lehen aldiz. Azken 20 urteetan ama lehen aldiz izateko batez besteko adina 30 urtetik gora kokatzen da. Euskadin bertan jaio diren emakumeak bakarrik aintzat hartzen badira, batez besteko adin hori 32,4 urtekoa izango litzateke. Atzerrian jaiotako emakumeen artean, beraz, adin hori zertxobait baxuagoa da (27,7). Kasu bietan, hots, bertakoen zein atzerritarren kasuan, ama izateko adina handitu da azken urteetan.

Txostenak azaltzen duenez, EAEko 15 eta 29 urte bitarteko emakumeen ugalkortasun-tasa 26,3koa da. Tasa horrek urtebetean 1.000 emakumeko zenbat haur jaiotzen diren azaltzen du. Europar Batasunean, adibidez, adin tarte horretarako ugalkortasun-tasa ia bikoitza da (51,3).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.