Bizitzeko munduko hiririk txarrena

Siberian den Norilsk hiria munduan bizitzeko den hiririk txarrena izatearen ‘ohorea’ du. Hiri hau Sobietar Batasunaren garaian sortu zen, eta bere funtzioa Gulagetan lan egiten zuten pertsonak hartzea zen. Bertan, meategi eta siderurgia gune garrantzitsu bat kokatzen da, baina oparotasun horren truke, munduko hamar hiririk kutsatuenen artean kokatzen da. Antza denez, euri azidoaren eraginez 48 kilometrotan ez da zuhaitzik aurkitzen. Hau gutxi balitz, Siberian egonda, tenperaturak sarritan berrogeitamar gradu zero azpira iristen dira eta haizeak sarritan 100 kilometro ordukoak dira. Gainera, urtean zehar 45 egunez gau osoa da. Hotz eta kutsadura honen ondorioz, Norilsken bizi diren biztanleen bizitza itxaropena soilik 46 urtetakoa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.