ALDAKETA GUTXI EUSKALDUNEN GENETIKAN BURDIN AROTIK HONA. Antza denez, euskaldunon genetika eta duela 3.000 urte Iberiar penintsulan bizi ziren beste herrien genetika ia berdinak omen ziren. Hortik aurrera, Iberiar penintsulako beste herrien genetika aldatuz joan da, baina gure kasuan, isolamendua dela eta, berean mantendu da.

Euskara da gaur egun bizirik dirauen hizkuntza prerromaniko bakarra eta horrek hizkuntzalarien jakin-gosea pizten du. Nola da posible horrelako hizkuntza bat oraindik bizirik mantentzea? Galdera horri erantzuna ematen lagun dezakeen ikerketa berri bat argitaratu da Science aldizkarian. Izan ere, Harvard Medical Schooleko eta Eboluzio Biologikoaren Institutuko ikerlariek Iberiar penintsulan bizi ziren gizakien genomak aztertu dituzte eta emaitzak oso interesgarriak izan daitezke euskaldunon historia ulertzeko.

Aipatu ikerketaren arabera, Europako Ekialdeko estepetako artzainen eragin genetikoa nabarmena da gure artean. Ikerketaren arabera, bertako biztanleak duela 4.000 urte inguru iritsi ziren gure lurraldera. Datu horrek, orain arte indarrean izan diren beste zenbait teoriekin egiten du topo, adibidez, euskaldunak Iberiar penintsulan ziren nekazarien ondorengoak direla dioena edota ehiztari mesolitikoen ondorengoak garela dioena.

Ikerketa batek Europako antzinako 403 genoma aztertu ondoren euskaldunon genetika apenas aldatu dela ondorioztatu du. Adituen ustez, hori posible izan da kanpoko migrazioen eragina oso txikia izan delako gure artean

Esan bezala, ikerketa horretan ondorioztatu denez, euskaldunon genetika oso gutxi aldatu da Burdin Arotik hona. Horrek azaltzen du urte horietan guztietan Euskal Herrian bizi izan diren gizakiek beste herrietako gizakien aldetik jaso duten eragina oso urria izan dela. Genetikan ez ezik, kontaktu falta horrek, hizkuntzan ere eragina izan duela uste dute zenbait adituk.  Gure lurraldean bizi ziren herritarrek ez zuten penintsula inbaditu zuten beste herrietako gizakien eraginik izan eta horrek hizkuntza mantentzea ahalbidetu omen du. 

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.