Alkoholaren eta kalamuaren kontsumoak jaitsi egin dira

2017an 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 20,3k aitortu zuten aurreko hilabetean alkoholaren gehiegizko kontsumoa edo kontsumo arriskutsua egin zutela. Horrek esan nahi du hilabete horretako egun batean edo gehiagotan 65 gramo alkoholatik gora edan zutela (zortzi garagardo, esaterako).

Alkoholaren gehiegizko kontsumoa edo kontsumo arriskutsua egin zuten gizon gazteen proportzioa (% 25,3) emakume gazteei zegokien zifra baino hamar puntu altuagoa zen (% 15,3).

Bestalde, 2017an Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 4,2k adierazi zuten aurreko hilean kalamua erre zutela egunero edo ia egunero (astean lau egunetan gutxienez). Alkoholarekin gertatzen den bezala, kalamuaren kontsumoa askoz hedatuago dago mutilen artean (% 7,3) nesken artean baino (% 1,0).

Kalamuaren kontsumoa ohikoagoa da gazteen artean biztanleria osoan baino (% 2,0).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.