Iraila gertu da eta, gutako askorentzat, horrek esan nahi du oporrak amaitu eta ohiko errutinara bueltatu beharko dugula, hots, iratzargailua jarri eta goiz esnatu.

Egunerokotasunera bueltatu behar izan horrek, zenbait kasutan, antsietatea, sumingarritasuna, lo egiteko arazoak, depresioa eta ondoeza eragin dezake. Opor-ondorengo sindromea izenarekin ezagutzen denaren aurrean gaude. Sindromea, gaitza, depresioa edo dena delakoa, baina ez Osasunaren Munduko Erakundeak ez bestelako nazioarteko osasun-erakunderik aintzat hartzen ez dutena.

Oro har, sintomak lanera bueltatu eta lehenengo bi asteetan desagertu ohi dira; sintoma horiek errutinara bueltatu behar izatearen ondorio dira. 

Normalean, badira zenbait egoera edo baldintza sindrome hori pairatzeko joera nabarmendu dezaketenak. Sindromea, adibidez, opor luze edo neketsu batzuen ostean azal daiteke; edo, baita lanpostuan den motibazio falta dela eta ere.

Nafarroako Unibertsitate Klinikako Nefrologia Espezialista Francisco Javier Lavilla Royo doktoreak azaltzen duenez, “egoera iragankor eta, nolabait, arrunt bat da”. Bere ustez, “beharrezkoa den egokitzapen prozesu bat da eta bizitza aktiboarekin berriz hasi behar denean ematen da. Prozesu hori, zenbait kasutan, ez da arrakastaz burutzen eta, orduan, zenbait ondoeza azaltzen dira, baina ezin da gaixotasun bezala katalogatu”.

Sindrome hori bakarrik herrialde garatuetan ematen da eta, nagusiki, bizitzan dena atsegina eta erraza izan behar dela ulertzen duten horien artean. 

Lanera bueltatu behar hori ahalik eta atseginena izan dadin, adituek buelta hori modu progresiboan egitea eta lo orduak ohiko lan ordutegira egokitzea gomendatzen dute. Bestalde, garrantzitsua da oporretan zentratutako motibazio pertsonala ekiditea. Lavilla Royok azaltzen duen moduan, “ezin dugu urte erdia oporren zain egon eta beste erdia oporrak amaitu direla deitoratzen”.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.