Baluarten ikusgai izango da ‘Van Gogh Alive’, munduan ikusle gehien izan duen multimedia erakusketa

Martxoaren 2 eta maiatzen 31 bitartean ikusgai izango den erakusketak ohiko erakusketen kontzeptu estatikoarekin apurtzen du

46

Munduan bisitari gehien izan duen erakusketa multimedia eta multisentsoriala Iruñeko Baluarte Jauregian izango da datorren martxoaren 2tik aurrera. Van Gogh Alive–The Experience erakusketa Australiako Grande Exhibitions enpresak sortu du eta Estatura Nomad Art enpresaren eskutik iritsiko da. Van Gogh Alive–The Experience ez da arteari buruzko ohiko erakusketa bat, eta asko aldentzen da museo batera egiten den ohiko bisita batetik; hemen bisitariak artez inguratuta daude, eta Van Goghen lanean eta bizitzan sakontzeko gonbita egiten zaie, ikuspuntu berritzaile eta harrigarri batetik, zentzumenak estimulatzen baititu: pinturaren jenio handiaren lana eta nortasuna ikusi, entzun eta usaindu ere egin daiteke.

Proposamen kultural bitxi hau ikusgai izango da martxoaren 2 eta maiatzaren 31 bitartean Baluarte Jauregiko Harresiaren Aretoan. 

Erakusketak 3.000 irudi bizidun, argiak, musika eta usainak biltzen ditu eta Vincent Van Goghera hurbiltzeko modu bakar eta ahaztezina proposatzen du.

Orain arte, margolari inpresionistaren artelanak munduko hainbat museotan izan dira ikusgai, baina ez modu honetan. Esan bezala,  erakusketa honek ohiko erakusketen kontzeptu estatikoarekin apurtzen du. Izan ere, erakusketa artea ikuspegi desberdin batetik bizi nahi duten horientzat guztientzat zuzenduta dago. Horrela, bisitariek “Gau izartsua”ren barruan paseatzeko edo margilariaren autorretraturen bate xehetasunetan galtzeko aukera izango dute.

Van Gogh Alive–The Experience erakusketak jada 700.000 bisitari baino gehiago izan ditu Espainian eta munduko 80 hiritan baino gehiagotan izan da non sei milioi bisitari baino gehiago izan dituen.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.