Euskal gazteriaren % 80 inguru pozik da bere bizitza sentimental eta sexualarekin

Gazteriaren Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren  15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 79,3k asebetetze-maila altua azaltzen du bere bizitza sentimental eta sexualarekin. Aipatu iturriaren arabera, Euskadiko gazteek zortzi puntuko garrantzia ematen diete harreman sentimental eta sexualei eta, batez beste, 7,8 puntuko gogobetetzea azaltzen dute.

Emakume gazteen artean, asebetetze-maila handia dutenen ehunekoa handiagoa da gizonen artean baino; emakumeen % 82,2k 7 puntutik gora eman diote, eta gizonen artean, aldiz, % 76,6k.

Era berean, azpimarratzekoa da adinak gora egin ahala asebetetze-mailak ere gora egiten duela. Bi aldagaiak, adina eta sexua, gurutzatzen baditugu, emakumeak dira beren harremanak gehien baloratzen dituztenak.

Azken urteetako bilakaera aztertuz gero, ikusten da garrantziari zein gogobetetzeari emandako puntuazioak oso egonkor mantentzen direla.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.