Aurreko ikasturtean 6.000 ikasle inguru izan ziren Nafarroako Euskaltegietan

Udaren amaierarekin batera, euskaltegietan izena emateko kanpainak abian jartzen dira eta horiek erakunde publikoen babesa izaten ohi dute. Nafarroaren kasuan adibidez, Gobernuak eta  hainbat erakundek (AEK, IKA, Lan ta Land, Zubiarte eta Hizkuntza-eskola ofizialak eta toki-entitateek) “Hurrengoan euskaraz!” kanpaina garatu dute. Kanpainaren aurkezpenean, gainera, pasa den ikasturtearen inguruko datuak ere aurkeztu dira. Horien arabera, pasa den ikasturtean 6.000 pertsona helduk baino gehiagok izena eman zuen euskara ikasteko.

Ikasturte ‘berezia’

Euskaltegiek bere eskaera osasun-egoera berrira egokitu behar izan dute. Horretarako, euskara irakasteko zentroak, orain arte egiten duten lanarekin batera, egokitu egin dira klaseak etxetik eman ahal izateko Internet bitartez. Ildo horretan, 2020-2021 ikasturtean online modalitateak eta erdi presentzialak eskainiko dira.

Gainera, hirugarren urtez jarraian, Euskarabideak laguntza-deialdi bat jarriko du abian, 2020-2021 ikasturtean zehar ikastaroak, ikastaro trinkoak, barnetegiak eta autoikaskuntzarako ikastaroak egitea diruz laguntzeko. Guztira 190.000 euroko aurrekontua izango da, iaz baino 40.000 euro gehiago. Pasa den ikasturtean 1.000 ikasle inguruk diru-laguntzak jaso zituzten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.