Jada 2.000 milioi internet erabiltzaile gara

IKT eta Komunikazio gaietarako NBEk garatutako Nazioarteko Telekomunikazioen Batasunaren (ITU ingelesez) bozeramailea den Hamadoum Tourék aditzera eman duenez, mundu osoan, jada, 2.000 milioi Internet erabiltzaile daude. Mende honen hasieran, beti ere Hamadoum Touréren hitzetan, sakeleko telefonoen erabiltzaileen kopurua, mundu osoan, 500 miliokoa zen eta gaur egun, 5.000 miloik sakeleko telefonoa erabiltzen du.

Internet erabiltzen duen pertsona kopuruari dagokionez, Tourék azpimarratu du azken bost urteetan erabiltzaileen kopurua biderkatu egin dela, 2005. urtean 1.000 milioi erabiltzaile eskas baitzeuden. Etorkizunari begira, 2015rako ITUk gutxienez munduko populazioaren erdiak Interneterako konexioa izango duela aurreikusten du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.