Google Translaten algoritmoa ere sexista da

Ezaguna den bezala, sarean erabiltzen ohi diren algoritmo gehienak sexistak dira. Pasa den urtearen amaieran, adibidez, Bikolabs laborategiko esperimentu batek irudiak ezagutzeko algoritmo nagusiek erabiltzen dituzten joera sexistak erakusten zituen. Redditek eta Xatakak ezagutzera eman dutenez, Google Translatek erabiltzen duen algoritmoan antzeko zerbait gertatzen da. Izan ere, euskara bezala, elementu gramatikal neutroak dituzten hizkuntzekin lan egiten duenean, Google Translatek generoa erabakitzeko oso modu sexista du. Antzeko zerbait gertatzen da maskulinoa eta femeninoa izendatzeko izenordain desberdina duten hizkuntzetan.

Argazkian ikus daitekeen bezala, euskararen kasuan, zenbait aditza emakumeei (femeninoa) egokitzen die eta beste batzuk gizonei (maskulinoa).

Zergatik ematen da hori. Googlek azaltzen duenez, algoritmoak korrelazioan oinarritzen dira eta kasu bakoitzerako sarean gehien aurkitzen duten generoa aukeratzen omen dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.