Tontor liluragarria

Tolo Calafaten heriotzaren berriak hamaika eztabaida azalarazi ditu. Eta jende askori honako galdera datorkio burura: zerk dute mendi horiek bizitza arriskuan jartzeko? Han direnak bakarrik erantzun dezakete galdera hori.

Alpinismoak betidanik uztarturik izan duen ezaugarri nabarmenetariko bat elkartasuna izan da, nahiz eta Tolo Calafaten kasuan lankidetza izpirik ez azaldu eta espedizio guztiek puntu beltz bat izan.

Espedizioak taldeka izaten direnez lankidetza areagotzen da kirol honetan. Iñaki Ochoa de Olzaren kasuan, elkartasun hori ikusgarria izan zen. 1967. urtean jaioa, 22 urterekin goi mendietara ibilaldiak egiten hasi zen eta National Geographic-erako lanean aritu zen besteak beste. Horia Colibasanurekin eta Alexei Volotovekin batera Annapurna igotzera joan zen. Eta ez zen bueltatu.

Gailurrara iristeko 100 metro falta zirenean, Iñakik espedizioa bertan behera utzi nahi izan zuen. Horia Colibasanu berarekin 4. Kanpo-basera joan zen zerbait ondo ez zihoala ikusiz eta Alexeik bere bidea bakarrik jarraitu zuen. Iñaki ez zegoen ondo eta Horia Colibasanuk ez zuen bakarrik utzi nahi izan. Irratiaren bidez laguntza eskatu zuen.

Ueli Steck alpinista suitzarrak haiengana jo zuen. Berak egun batzuk lehenago ere gailurra koroatu nahi izan zuen, baina kanpo basera bueltatu zen eguraldia lagun ez zuelako. Alpinista oso azkarra zenaren ospea zuen eta horregatik berriro Iñaki Ochoarengana igo zen. Horri, Horia Colibasanuk, jada nahiko egoera txarrean, behera egiteko aukera izan zuen. Iñaki Ochoa, salbamendu gorpua itxaroten hil zen Ueli Stecken ondoan, biriketako edema bat jota.

Iñaki Ochoa salbatzeko esfortzua nabaria izan zen eta 15 bat pertsonek parte hartu zuten lan horretan. Berak beti zioen espedizioek bizitza aberasten ziotela eta zenbat gailur koroatzea ez zela garrantzitsua harentzat. Izan ere, bere esanetan zortzimilak igotzen dituztenek ez dira heroiak, kulturistak baizik, “nire amaren minbizia sendatu zuen medikua da heroia” zioen.

Txanponaren beste aldea

Heriotzan amaitzen diren espedizio guztiak berriz, ez dute elkartasunaren ezaugarri hori azpimarratzen eta adibide nagusiena Tolo Calafaten heriotza dugu. Annapurnaren espedizio horretan, Juanito Oiarzabal, Carlos Pauner eta Tolo Calafat parte hartzen ari ziren. Gailurrara igo ondoren, jaisten ari zirenean Juanito Oiarzabal eta Carlos Pauner azkarrago jaitsi eta 4. kanpo basera heldu ziren. Tolo Calafat ordea, gorago geratu zen bere sherpa pertsonalarekin, baina hau laguntza bila irten zen Tolo Calafat gaizki ikustean.

Juanito Oiarzabal eta Carlos Paunerrek kritikatuak izan dira Tolo Calafat bakarrik uzteagatik eta Oiarzabal defendatu da esanez haiek gaizki zeudela eta hankak izozturik zituztela. Oiarzabalek dio Miss Oh-ren sherpei laguntza eskatu zietela eta horiek dirua eskatzen zutela Calafat-engana joateko eta dirua eskainiz ere ez ziren igo.

Egia jakintzeke dagoen arren, argi dago elkartasun gutxi egon zela. Hala eta guztiz ere, zerk bultzatzen du pertsona bat zortzimila batera joatera ondoren besteen laguntza behar badu edota helikoptero batek salbamendu lanak egin behar baditu? Bakoitzak bere ekintzen jabe izan behar du eta hori mendiak berak erakusten du. Goi mendiak ez du gerraz ulertzen, hortaz, alpinistek ez lukete borrokatu behar zeinek igo dituen mendi gehiago edo gutxiago. Edurne Pasaban bada 14 zortzimilak egiten lehena primeran, eta Miss Oh bada, primeran ere jadanik Edurne Pasabanen ausardia eta esfortzua miresgarriak baitira.

Iñaki Ochoak zioen moduan, alpinistak ez dira heroiak nahiz eta egiten dutena liluragarria izan. Azken batean, desiratzen dutena egiten ari dira. Hala ere, Iñaki Ochoa de Olzak desio goresgarria zuen: Himalaiako ume txiro eta umezurtzek baldintza egokietan bizitzea eta horregatik dirua jasotzen ari zen hospitalak, eskolak eta abarrekoak eratzeko. Desioa ezin izan du bete baina hil zenean bere familia eta lagunek SOS Himalaia Fundazioa sortu dute.
Alpinistek zoriona eta aintza bilatzen dute, zerua ukitu. Alabaina, zenbaitetan mendiak bizia lapurtzen die.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.