25 gazte frankismoaren erresistentzia bunkerrak berreskuratzen aritu dira

Andaluzia, Aragoi, Kantabria, Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Errioxa, Murtzia eta Nafarroako 25 gazte 1940ko hamarkadan Nafarroako Pirinioetan garatu zen frankismoaren erresistentzia-zentro bateko bunker batzuk berreskuratzea helburu duen “Muga gotortua” izeneko boluntariotza-eremuan aritu dira. Lesaka inguruan den boluntariotza-esparruan aritu diren gazteak bertako gotorlekuetako bat garbitzen, berreskuratzen eta dokumentatzen aritu dira. Gotorleku horretatik Hendaiara begira diren eremuak eta Oiartzunera daraman errepidea kontrolatzen zen. Lana gotorleku horien guztien eraikuntzaren inguruko azalpenekin, garaiko dokumentazioarekin, erregistro arkeologikoaren oinarrizko nozioekin eta zenbait bisitekin osatuko da, horien artean, Lesaka eta Oiartzun arteko errepidera eginikoa, Aritxulegiko garaieran barrena.

NGIk antolatuta

Boluntariotza-esparruaren antolaketa Nafarroako Gazteriaren Institutuaren esku izan da, Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideak-eko Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean. “Muga gotortuak” egitasmoan bunkerren inguruneak prospektatu nahi izan dira, helburua izanik frankismoaren erresistentzia zentro horrekin lotutako zenbait egitura kokatzea eta katalogatzea.

Aldi berean, Lesaka-Oiartzun errepideko eraikitze aldiari dagokion barrakoi multzo bat ere garbitu da, Aritxulegiko tunelean barrena. Bi herri horiek lotzen dituen errepidea 1939. eta 1941. urteen artean eraiki zuten 1.756 presoetako askori ostatu emateko erabili ziren barrakoi horiek.

Aurtengoa ez da NGIk antolatzen duen horrelako lehen ekintza, horiek 2017. urtean hasi baitziren. Horrela, hainbat boluntariotza eremu burutu dira Ezkabako Botilen Hilerria egokitzeko (2017an eta 2018an), Auritzen 2017. urteko P Lerroko egitura ezberdinak kokatu eta garbitzeko, hala nola preso errepublikarrei ostatu emateko barrakoiren bat (2018) birgaitzeko, Erratzun Pirinioetako gotorleku frankista eratzen zuten egiturak berreskuratu eta balioan jartzeko (bi txanda 2019ko udan) eta, azkenik, Peña Rata gailurreko bunkerraren berreskurapenerako, Beran, 2020. urtean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.