Donostiako Donosskino Film Laburren Zinemaldia urrian izango da

Donostiako Antzoki Zaharrak hartuko du, urriaren 5etik 9ra bitartean, Kristonkinok antolatzen duen Donosskino Film Laburren Zinemaldiaren bosgarren edizioa. Bost egunez, ShortZinema atalaren barruan lehian izango diren 23 film labur ikusi ahal izango dira.

Edizio bakoitzean, zinemaldiak omenaldia egiten dio zinemari. Pasa den edizioan, adibidez, western generoa izan zen protagonista eta, aurten, berriz, espazioa. Horrela, Alien. Alien: The Director’s Cut lanak hasiera emango dio aurtengo edizioari eta, gaiena, saio bakoitzean Alien 40th Anniversary Short Films barruan diren eta lehiaketatik kanpo diren film labur bana ikusi ahal izango da. Film labur horiek film nagusiaren 40. urteurrena ospatzeko egin ziren.

Euskal film laburrak

Aurtengo edizioan sei izango dira ikusgai izango diren euskal film laburrak: Dar-dar (Paul Urkijo Alijo), El perro (Daniel Cortázar), Hemen izango da (Amaia San Sebastián), Maite (Xabier Larrazabal), Polvo somos (Estibaliz Urresola) eta La colcha y la madre (David Pérez Sañudo). Horien artean aterako da euskal film labur onena saritzen duen Etxean Shortuak sariko irabazlea.  

Dorleta Urretabizkaia aktore donostiarra, Molly Izaga zinemagilea eta Oskar Tejedor zuzendaria izango dira Film Labur Onenaren, Gidoi Onenaren, Interpretazio Onenaren eta Etxean Shortuak sariak banatzeko ardura izango dutenak. Lehiaketan parte hartuko duten film laburrek ere Publikoaren Saria irabazteko aukera izango dute.

Irabazleak urriaren 9an emango dira ezagutzera Sergio Arrospide aktoreak gidatuko duen eta Antzoki Zaharrean izango den ekitaldi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.