Kultura Biziak dozena bat kultura-jarduera programatu ditu urtarrilera arte

Iradier Arenako Kultura Bizia guneak datorren urteko urtarrilaren 7ra bitartean ikusi ahal izango diren hamar bat kultura-jarduera aurkeztu ditu. Hurrengo hilabeteetan Iradier Arenako agertokitik pasatuko dira, besteak beste, Soziedad Alkoholika, Anestesia, Angelus Apatrida, Proudz, Olatz Salvador, Algara eta Korrontzi, eta baita Agustín Jiménez, Txabi Franquesa eta David Navarro bakarrizketariak eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak ere.

Kultura Bizia Gunea pasa den apirilaren 12an aurkeztu eta maiatzaren hasieratik kultura-jarduerak eskaini ditu. Bost hilabetetan 32.000 ikusle inguru izan dira programatutako 90 jardueretan.

Kultur sektorearen beharra

Kultura Bizia ekimena osasun egoeraren ondorioz sortu zen, kultur sektoreak toki bat behar baitzuen edukiera murriztapenak eta segurtasun arauak bermatzeko eta, aldi berean, aurrera egiteko programazioa eskaintzeko.

Gaur egun Gasteizko zezen-plazan dagoen agertokian, lurraldeko kultura-eragileek, Kultura Bizia elkarteak antolatuta, mota guztietako kultura-ekitaldiak programatu ahal izan dituzte, hainbat erakunde eta babesleen laguntzarekin, une bakoitzean behar diren osasun- eta urruntze-neurri guztiak betez.

Datozen hilabeteetarako egitaraua honako hau izango da:

  • Algara eta Korrontzi. Urriak 23
  • Agustín Jiménez, David Navarro eta Txabi Franquesa. Azaroak 26
  • Soziedad Alkoholika, Anestesia, Angelus Apatrida eta Proudz. Abenduak 11
  • Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Urtarrilak 3.
  • Olatz Salvador eta Idoia. Urtarrilak 7.
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.