Euskadiko gazteriaren gehiengoa gizarte-eredua aldatzearen aldekoa

Euskal Autonomia Erkidegoko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 57,8k uste du gure gizarteak erreforma sakonak behar dituela. Gainera, gazteriaren % 16,2ren ustez, indarrean den gizarte-eredua zeharo aldatu beharko litzateke. Egungo gizartearekin guztiz gustura dauden gazteak % 0,9 besterik ez dira; % 23,8k aldaketa txikiak egingo lituzke. Ikus daitekeen bezala gizartean aldaketa sakonak egitearen aldeko gazteak dira nagusi. Gainera, 2016. urteko datuekin alderatuta, gero eta gehiago dira aldaketa sakonen alde dauden gazteak. Ildo berean, nabarmentzekoa da emakume gazteak direla erreforma sakonen alde gehien egiten dutenak (% 61,6 eta % 54,2 gizon gazteen kasuan).

Adinean gora egin ahala, aldaketa sakonen aldeko gazteen kopuruak ere gora egiten du. Horrela, 25 eta 29 urte bitartekoen artean, erreforma sakonak eskatzen dituztenen ehunekoa % 61,0 da eta gizarte-eredua zeharo aldatu beharko litzatekeela uste dutenena % 20,6 da.

Datuak Gazteen Euskal Behatokiak lau urtean behin egiten duen “Euskadiko gazteak 2020/2021” txostenaren aurrerapena dira. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.