Hizkuntzek, komunikaziorako tresnak izateaz gai, dirua egiteko ere balio dute. Steinke Institutuak, munduan diren hizkuntzen indar ekonomikoa aztertu eta hizkuntza hauen guztien sailkapen bat egin du. Sailkapena 2025. urtera begira egina dago eta, herrialde bakoitzaren Barne Produktu Gordina kontutan hartuz, hizkuntzek zein pisu duten aztertzen du. Ikerketa honek garbi uzten duen bezala, hizkuntza baten indar ekonomikoak ez du zertan bere hiztun kopuruaren araberakoa izan behar. Horrela, 2025an indar ekonomiko itzela izatea espero den India bezalako estatu batean, milioka hiztun dituzten marathi, gujarati, punjabi, tamil, edo telugu bezalako hizkuntzen pisu ekonomikoa oso urria izatea aurreikusten da.
Euskararen kasuan, gure hizkuntza sailkapenaren 44. postuan aurkitzen da eta ikerketa honen arabera, 0,8 mila milioi dolar ‘mugituko’ dituela aurreikusten da. 2005ean egindako neurketarekin alderatuta, euskarak sei puntu gehiago lortuko lituzke.
Sailkapen honen lehen postuan, nola ez, ingelesa aurkitzen da. Gaztelania, berriz, laugarren postuan aurkitzen da, batez ere Latinamerikan izango den garapenari esker. Katalaniera 27. postuan aurkitzen da, eta euskarak baino 10 aldiz diru gehiago mugituko luke.