dFeriak 26 ikuskizun programatu ditu aurtengo ediziorako

Guztira, 26 konpainien, 26 ikuskizun eta 40 emanaldi programatu dira. Programazioaren erdia baino gehiago estreinaldiak izango dira

dFERIA, Donostiako Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdiak, bere XXVIII. edizioa ospatuko du aurten martxoaren 14tik 17ra bitartean. Aurtengo gaiaoreka izango da, ardatz horren inguruan garatuko da hein handi batean 2022. edizioa.

Guztira, 26 konpainien, 26 ikuskizun eta 40 emanaldi programatu dira. Programazioaren erdia baino gehiago estreinaldiak izango dira, bost mundu mailakoak eta beste zortzi Euskal Herria mailakoak.

Diziplinei dagokionez, programatuta dauden ikuskizunen % 54 antzezlanak dira, % 42 dantza ikuskizunak eta beste % 4 bestelako diziplinakoak.

Aurtengo edizioaren kartela María López eta Javier de Ribak osatzen duten Reskate Arts & Crafts arte-kolektiboarena da.

Programazioa

Programazioaren barruan hainbat ikuskizun handi ikusi ahal izango dira, hala nola, Marina Oteroren  ‘Fuck Me’, Vero Cendoya konpainiaren ‘Bogumer’ edo aurten 60 urte betetzen dituen Els Joglars konpainiaren ‘¡Que salga Aristófanes!’ lan dibertigarria.

Ikuskizunetarako sarrerak eta abonamenduak jada salgai daude DonostiaKulturaren web gunean eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko lehiatiletan.