Mendiko zinemarik onena Iruñera iritsiko da

Otsailaren 21etik 24ra bitartean Mendi Tourrek 10 film eskainiko ditu saio bikoitzeko lau jardunalditan

Mendi Film Nazioarteko zinema-jaialdian izan diren film onenak Iruñeko Golem Baiona zinema-aretoan ikusgai izango dira otsailaren 21etik 24ra bitartean. Aurtengoa Mendi Tour zinema-jaialdiaren zazpigarren edizioa izango da, Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinema-jaialdiaren ziklo ibiltaria.

Mendi Tour 2022 Iruñera iritsiko da jada Donostian, Zangotzan, Leioan, Vigon, Canet d’en Berengueren eta Ataunen ikusi ahal izan diren 10 filmekin. Mendiko zinemak jende asko erakartzen, mendizaleak ez ezik, zinemazaleak eta publiko orokorra ere erakartzen dituelako.

Programazioan mendiko, abenturako, muturreko kiroletako eta naturako filmak ikusi ahal izango dira. Horietan honako gai hauek ikusiko dira: harkaitz eta izotzetan eskalatzea, mendiko eskia, ur bizietako kayak, mendi-ibiliak, glaziarren esplorazioa eta zaldi gaineko zeharkaldiak. Eta munduko hainbat leku ere: Himalaya, Mongolia, Islandia, Patagonia, Alpeak, Montana, Siurana, Baltzola edo Pagasarri.

Mendi Film Festival elkartea eta Golem zinemakenpresa dira antolatzaileak. Mendi eta Eskalada Kirolen Nafarroako Federakundea, Skimetraje zine jaialdia, eta Poloniako Kultura Institutua dira laguntzaileak.

Egun bakoitzeko bina saio eskainiko dira, 17:30ean hasita lehena, eta 20:00etan bigarrena, bietan pelikula berdinekin. Sarrerak on-line eskura daitezke www.golem.es webgunean nahiz  www.mendifilmfestival.com webguneko esteketan, eta baita zinemetako leihatilan bertan ere.

Programazioa

Otsailak 21 astelehena (17:30 eta 20:00)

  • Sciana Cieni (The Wall of Shadows). Mendi Film 2021 Sari Nagusia

Otsailak 22 asteartea (17:30 eta 20:00)

  • Amagana. Euskarazko Film Onena Mendi Film 2021
  • Action Directe. Mendi Film 2021 Sail Ofiziala
  • Fire in the Fingers. Mendi Film 2021 Sail Ofiziala
  • The Traverse. Epaimahaiaren Saria Mendi Film 2021

Otsailak 23 asteazkena (17:30 eta 20:00)

  • Le Cavalier Mongol. Zuzendari Onena eta Soinu Banda Onena Mendi Film 2021
  • Melting Landscapes Glaciares. Film Labur Onena Mendi Film 2021

Otsailak 24 osteguna (17:30 eta 20:00)

  • Txango. Mendi Film Bizkaia Ternua Beka 2021
  • Jötunn. Mendi Film 2021 Sail Ofiziala
  • Black Ice. Eskalada Film Onena Mendi Film 2021