Gazteentzako zibersegurtasun gida

Gasteizko Udalak teknologia berriak modu seguruan erabiltzeko aholkuak eskaintzen dituen gida argitaratu du

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak teknologia berrien erabilera segurua eta arduratsua lortzeko aholkuak eta baliabideak biltzen dituen gazteei zuzendutako liburuxka bat argitaratu du. Ekimena ‘Erronka: Gazteak” Udal Gazte Planaren  barruan jasotako ekintzetako bat da. Gidak, gainera, baliabide gutxiago dituzten gazteek pairatu behar izaten dute arrakala digitala murriztea du helburu.

Argitalpenak Internet erabiltzen denean jarraitu beharreko zenbait gomendio aurkezten ditu. Gomendioak hainbat arlotan sailkatuta daude: posta elektronikoa, berehalako mezularitza, pasahitzen erabilera, online kudeaketak…

Era berean, hacking edo ziberjazarpena bezalako egoerak ere azaltzen dira eta baita horiei aurre egiteko zenbait aholku.

Gida paperean eta formatu digitalean eskura daiteke.