Bueltan da “Bertako Metal, Pop Rocka-Metal, Pop Rock Local” erakusketa

16 kontzertu izango dira Bilborock Aretoan abuztuaren 20tik 27ra bitartean

Aste Nagusiko aurtengo edizioak bere 35. edizioa beteko duen “Bertako Metal, Pop Rocka-Metal, Pop Rock Local” erakusketa berreskuratuko du. Guztira 16 kontzertu izango dira eta horietan emakumeak izango dira nagusi. Kontzertuak abuztuaren 20tik eta 27ra bitartean ospatuko dira, Bilborock Aretoan. Sarrerak doakoak izango dira.

Sariketa honen xedea da profesionalak ez diren talde gazteen lana laguntzea. Aldi bereak, entzuleei hasi berriak diren musikarien lana ezagutzeko aukera eskaintzen zaie, doan.

Aurtengo edizioan parte hartuko duten musikariak hainbat estilokoak dira. Guztira 76 taldek eman dute izena, baina azken fasera 16 bakarrik iritsi dira. Azken fase horretan parte hartuko duten 7 taldetan emakumeren bat dago. Euskaraz arituko diren taldeak, berriz, 3 izango dira. Talde gehienak (8) Bilbokoak dira.

Lorbidea

Esan bezala, aurtengoa, erakusketaren 35. Edizioa izango da. Bertatik pasatu dira ondoren ibilbide oparoa egin duten hainbat talde: Platero y Tú, We Are Standard, Penadas por La Ley, Zodiacs, Gora Japon, Zea Mays, Idi Bihotz, Athom Rumba, Audience, Los Brazos, Memoria de Pez, Porco Bravo, Eureka Hot 4, Ainara Legardon, Smile, Rise To Fall, Unbreath, Eneko Mobydick, Rubia, Maren, La Basu, Dekot, Zazkel… 528 taldek eman dituzte beren lehen urratsak erakusketa honi esker.