EH Bier eta Nahikari Gizarte Hezkuntzako zentroa dira aurtengo Hasi Gazte lehiaketako irabazleak

Aurtengo ediziora 22 egitasmo aurkeztu dira eta irabazleak erabakitzeko 2.000 bozka baino gehiago jaso dira

Garagardoaren artisau-ekoizpenerako EH Bier kooperatiba eta dislexia duen ikasleriarekin lan egiten duen Nahikari Gizarte Hezkuntzako zentroa izan dira Hasi Gazte-Gizarte Ekonomia Gaztearen lehiaketaren hirugarren edizioko irabazleak. Irabazle bakoitzak 3.000 euroko saria eskuratu du. 

EH Bier kooperatibak ‘Gizarte Ekonomiako Enpresa Gazte Onena’ saria irabazi du. 2017an eratua, kooperatiban tokiko egitasmo ezberdinek bat egiten dute: Saltus, Mitika, Otsaihen, Arbaso eta Barceloka. Bakarka aurrera egiteko zailtasunak ikusita, egitasmo horiek bat egitea erabaki zuten. Egitasmoak aurrera egin ahala hainbat lanpostu sortu dituzte kooperatiban bertan eta baita lupulua eta garagarra ekoizten duten nekazarien artean ere. Jasotako diruaz gain, kooperatiba Nafarroako ekintzaileen kooperatiban sartzeko aukera ere izango du. Kooperatiba hori ANELek ezarritako gizarte-ekonomiako enpresak sortzen laguntzeko tresna da. Horren bidez, ekintzaile-taldeek ekintzailetza-esperientzia bizi dute eta merkatuan duten jarduera modu erreal eta legalean abian jartzen dute enpresa sortu aurretik.

‘Ekimen Gazte Onena’ saria, berriz, Sandra Contrerasek eta Esther Rubiok sortu duten Nahikari Gizarte Hezkuntza zentroarentzat izan da. Dislexia duten ikasleei erantzun integrala ematea bilatzen duen osasun-zentroa da, diagnostiko goiztiarra egiteko ikasteko zailtasunak ebaluatzetik hasita. Bere zerbitzua hiru hizkuntzatan eskaintzen dute.

Online bozketa

Guztira, prozesu osoan eta proiektu guztietarako 2.075 boto jaso dira. Horietatik 1.822 online erregistratu dira (% 25eko pisuarekin) eta 193 aurrez aurreko botoak izan dira. (% 25). Erakunde antolatzaileetako kideek (Nafarroako Gazteriaren Institutua, CEIN, ANEL eta Laboral Kutxa) osatutako epaimahaiaren irizpenak % 50eko ponderazioa izan du.

Gainerako proiektu finalistak, 22 aurkeztuen artean aukeratuak, diploma batekin aintzatetsi dira, eta enpresetako bazkideek Laboral Kutxaren eskutik ezagutu ahal izango dute haien esperientzia kooperatiboa.

‘Gizarte Ekonomiako Enpresa Gazte Onena’ kategorian finalistak Iruzkilo eta Navarra Capital izan dira. ‘Ekimen Gazte Onena’ kategorian, berriz, finalistak Lab66 eta Enneges izan dira.

Sari-banaketa ekitaldia

Sari-banaketa ekitaldia lehenengo edizioan Hasi Gazte saria irabazi zuen Geltokin egin da abenduaren 15ean. Bertan, Nafarroako Gobernua ordezkatuz, Eskubide Sozialetako kontseilari Mari Carmen Maeztu izan da. Erakunde antolatzaileen aldetik Carlos Amatriain (Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendaria), María Sanz de Galdeano (CEINeko koordinatzailea), Ignacio Ugalde (ANELeko presidentea) eta Maitane Bueno (Laboral Kutxako zonaldeko zuzendaria) izan dira.