Empleo Gune foroaren XIII. edizioa 

Europa Jauregian izango den aurtengo edizioan sektore ezberdinetako 70 enpresak baino gehiagok 800 lanpostu baino gehiagorako eskaintzak aurkeztuko dituzte.

Maiatzaren 3an, Europa Kongresu Jauregiak Enpleguaren Foroa/Empleo Guneren hamahirugarren edizioa hartuko du. Foro horretan, sektore desberdinetako 70 enpresak baino gehiagok 800 lanpostu baino gehiagotarako eskaintzak aurkeztuko dituzte. 

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere Empleo Gunek Gasteizko giza baliabideen arduradunen eta lan bila dabiltzan pertsonen, azken heziketa eta unibertsitate zikloetako ikasleen, gizarteratze eta lan munduan lan egiten duten profesionalen eta Araban lana sortzen duten erakunde publikoen arteko topagunea izan nahi du. 

Aurtengo edizioaren ardatzak 

Hamahirugarren edizio honen ardatzak honako hauek izango dira: sektore ekonomiko desberdinetako enplegu-aukeren analisia; hirian hedatzen ari diren enpresek eskatutako enplegu-eskaintzak eta profilen zabalkundea; eta, gaitasunak hobetzera eta lan-bilaketa aktiboan daudenen informazioa zabaltzera bideratutako jardueren programazioa. 

Foroak enpresa eta erakunde publikoen standak, hautaketa-elkarrizketak, enplegua bilatzeko laguntza-puntua, orientazio-tailerrak, hautaketa-prozesuei buruzko jardunaldia eta Arabako hainbat sektoretako (industria, merkataritza, logistika…) enplegu-aukerei buruzko mahai-ingurua aurkeztuko ditu. 

Ikasle eta unibertsitate-tituludunentzako hitzaldiak ere izango dira, enplegurako laguntza-baliabideei eta curriculum vitaea nola hobetu azaltzeko. Publiko orokorrari zuzendutako beste hitzaldi batzuk ere izango dira, gai interesgarriei buruzkoak, Interneten bidez lana bilatzeko giltzarri gisa, eta hautagaitza nola egokitu, kontuan hartuta adimen artifizialak gero eta presentzia handiagoa duela langileen hautaketan. 

Empleo Gune Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta UPV/EHUk antolatzen dute.