Abusuak jasan dituzten haurrek elikadura desorekak izaten dituzte

ABB Fundazioaren arabera haurtzaroan sexu abusuak izan dituzten hainbat haurrek nerabetasunean elikadura desoreka desberdinak pairatzen dituzte

ABB Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta, besteak beste, elikadura jokabideetan ematen diren desorekak aztertzera bideratzen du bere lana. Erakunde honek egindako ikerketa baten arabera, harreman zuzena dago haurtzaroan jasandako abusu sexualen eta ondoren nerabetasunean izaten diren elikadura desoreken artean. Horrela, aipatu ikerketa horren arabera, abusuak jasan dituzten haurren herenak nerabetasunean elikadura jokabideetan desorekak aurkezten ditu. Hauetatik, %12ak anorexia pairatzen du, %37ak bulimia pairatzen du eta beste %58ak bestelako desorekak pairatzen ditu.

Ondorioak
ABB Fundazioko psikiatra den Enrique Armengolek azaltzen duen moduan, desoreka bakoitzak bere arrazoia du. Horrela, anorexia pairatzen dutenek edozein harreman edo kontaktu sexual ekidin nahi dute eta horretarako erasotzailea edo abusatzailea atsekabetzea bilatzen dute. Bulimia dutenek, berriz, abusatzailearekiko duten amorrua sentitu eta azaltzen dute eta kasu honetan ere, sexualki atsegina ez izatea bilatzen dute.
Kasu hauetan guztietan faktore amankomun bat azaltzen da: kontrola. Armengolek azaltzen duenez, haurrak ez du inolako kontrolik izan jasan duen sexu abusuaren gainean, baina nerabetasunean badu janariarekiko kontrola. Modu honetan, bera ere boteretsua dela azaldu nahi omen du, zer jaten duen eta zer ez kontrolatuz eta baita zein modutan egiten duen ere.
Armengolek azaltzen duenez, sexu abusua bizitza osorako grabaturik geratzen den esperientzia da, baina nerabetasunera arte ez da honen inguruan ezer egiten hasten. Momentu honetan, nerabeek elikadura kontrola dezaketela ikusten dute eta, nolabait, abusuak sortutako amorrua bide horretatik bideratuko litzateke.
Gaur egun, nerabe bat medikuarengana jotzen duenean elikadura jokabideen inguruan desorekaren bat duelako, medikuak, familian desoreka depresibo, obsesibo edo alkoholismo aurrekariak izan diren aztertzeaz gain, abusu sexualak izan diren ala ez ere aztertzen du.

Datuak
ek haurtzaroan sexu abusuak pairatu dituzten 160 pertsonen artean egindako azterketa baten arabera abusu gehienak 3 eta 7 urte bitartean ematen dira (%58). Hiru urtetik behera abusuak pairatu dituztenak %9 lirateke. Zazpi eta hamaika urte bitartean, berriz, %24ra hazten da datua eta adin hauetatik aurrera, ostera, beheruntz egiten du. 1998an jasotako datuen arabera EAEn sexu abusuak pairatu zituzten haurren kopurua estatu mailan baxuenetako da (%0,5).

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.