Pinterest da gehien erabiltzen den hirugarren sare soziala

Experian Hitwise Aholkularien arabera, Pinterest da, Facebook eta Twitter ondoren, hilero bisita gehien dituen sare soziala. Ikerketa horren arabera, Pinterestek %30eko hazkundea izan zuen pasa den urteko bigarren erdian eta horri esker, aurtengo otsailean, 104 milioi bisita lortuta,  Linkedin gailentzea lortu zuen. Laugarren postuan geratu den sare sozial profesionalak, 86 milioi bisita inguru izaten ditu hilero. Guztien gainetik, Facebook aurkitzen da, hilero, zazpi mila milioi bisita inguru baititu hilabete bakarrean. Bigarren postuan, Twitter aurkitzen da, baina fecebooketik oso urruti, nahiz eta hilero 180 milioi bisita baino gehiago izan.
Hazkunde izugarria izan arren, oraindik ere Pinterest jende askok ezagutzen ez duen sare soziala da. Momentuz, erabiltzaile gehienak Estatu Batuetan, Europan eta Latinamerikako zenbait eskualdetan pilatzen dira. Pinterest argazki eta bideoetan espezializatuta dagoen sare soziala da. Erabiltzaileek irudiak antolatu, argazkiak partekatu edota bildumak sortzeko aukera dute. Irudiak ‘pinboard’ delakoetan utz daitezke eta hor erabiltzaileek erakutsi nahi duten guztia azaldu ahal da.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.