Bi haurren neurria duen haurtxo erraldoia

Errusiako ekialdean den Jabarovsk hirian jaio berri den haur bat zuzenean sartu da Guinness Errekor liburuan bere tamaina dela eta. Izan ere, jaioberriak 7,2 kiloko pisua eta 67 zentimetrotako luzera izan zuen jaiotzerakoan. Aurreko errekorra 6,1 kilo eta 63 zentimetrotan zegoen. Haurrak zuen tamaina zela eta, Vera Ovchinnikovari, hots, amari, zesarea egin behar izan zioten. 33 emakume honek jada 14 urteko alaba bat zuen, baina hau jaiotzerakoan neurriak guztiz normalak izan ziren.

Jaioberrien pisua, normalean 3 eta 3,5 kilo bitartekoa izaten da. Bost kilo bitartean dauden haurrak handitzat jotzan dira eta bost kilotatik pasatzen direnak, berriz, erraldoiak bezala ezagunak dira. Estadistiken arabera, soilik 1.500 haurretatik bakarra izaten da erraldoia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.